Xau Euskadi Gaztean

Euskadi Gazteko 17. maketa lehiaketa bukatzear dago, eta portadan ikus daitekeen moduan Xau-k abesti bat kolatu du bosgarren postuan (hau idazteko momentuan behintzat).

Aspaldi neraman Xau-ri buruz posteatzeko gogoekin, taldeko bateria, Julen, nire laguna baita. Baina Julenek ez dit eskatu diodan “prentsa rekortea” pasa (tío, give cuent!), ta beraz nire kabuz idaztera noa.

Xauren musika, WOFL estilokoa definitzen dutena, Jamendon topa dezakezute, taldea kultura librearen aldeko denez, beren kantak CC lizentzien pean jarri baitituzte. Horretaz aparte, MySpace-en orria dute, ta Web orri ofiziala ere badute.

Ez dut beraien musika ona edo txarra den esan nahi: niri gustatzen zait, baina Julenen laguna naizenez, beharbada nire iritzia ez da subjetiboa. Edozein kasutan, soinu freskoa eta alaia dute, eta gainera ez duzue zertan nire eritziari kasu egin: zoazte Jamendora ta entzun itzazue bertan!

Leave a Comment